Azken gonbidapenak 'Amakiña bat itsaso kontu' berriro ikusteko
Larunbatean emango dute Itsas Etxea Auditoriumean, bi saiotan, eta gonbidapenak Arma Plaza kultur gunean jaso behar dira.
Sarrera gutxi batzuk geratzen dira arrantzaleen memoria biltzen duen Amakiña bat itsaso kontu dokumentalaren bigarren proiekzio bikoitzerako. Larunbatean emango dute Itsas Etxea Auditoriumean eta gonbidapenak Arma Plaza kultur gunean jaso behar dira.
Amakiña bat itsaso kontu Arma Plaza Fundazioak eta Sustraia taldeko boluntarioek elkarlanean errodatutako dokumentala da. Abenduaren 19an estreinatu zuten eta, jende asko gonbidapen gabe geratu zenez, errepikatzea erabaki zuen Arma Plazak. Hala, larunbatean proiektatuko dute berriro, bi saiotan, 17:00etan eta 19:00etan.