Hondarribia-Marlaxkak Eguzki liderraren kontra galdu du
Xake ligetako bigarren jardunaldian Hondarribiko klubak hiruna garaipen eta porrot eskuratu ditu. Ohorezko Mailako taldeak puntu bakarra lortu du.
Hondarribia-Marlaxka Xake Taldeak hiruna garaipen eta porrot izan ditu asteburuan, Gipuzkoako ligetako bigarren jardunaldian. Aurten inoiz baino talde gehiago ditu Hondarribiko klubak lurraldeko ligetan, talde bana Ohorezko, Lehen eta Bigarren mailetan, eta hiru talde Hirugarren Mailan.
Ohorezko Mailako taldeak 1-3 galdu zuen Kasino Zaharrean Eguzki liderraren kontra (ikusi sailkapena). Lehen Mailako taldeak, berriz, kanpoan irabazi zuen, Easo Bren etxean (1,5-2,5). “Emaitzak eta taula gainean ikusitako jokoarekin kontent agertu dira gure jokalariek eta datorren jardunaldiei begira oso baikor”, adierazi du Hondarribia-Marlaxkak.