Hernanin galdu eta gero hondoratu egin da Hondarribia
Hurrengo partida etxean jokatuko dute hondarribiarrek, Mutrikuren kontra. Garaipenak baino ez die balioko.
Larunbatean Hernanin 5-1 galdu eta gero, putzuan guztiz hondoratuta geratu da Ohorezko Mailako Hondarribia futbol taldea. Orain arteko 18 partidetan zortzi puntu baino ez ditu lortu, eta salbazioa 10era du (ikusi sailkapena). Hau da, egin dituenak baino gehiago ateratzen dizkio jaitsiera postuetatik kanpora dagoen lehen taldeak. Miraria beharko du maila ez galtzeko.
Zubipeko partidan hernaniarrak jaun eta jabe izan ziren eta lehen zatian partida erabakita utzi zuten. Atsedenaldira 3-0 aurretik joan ziren. Bigarren zatiaren lehen minutuetan Hondarribiak aldea murriztu zuen, penaltiz. Baina handik hiru minutura etxekoek laugarrena sartu zuten, hondarribiarren esperantzak zapuztuz. Bosgarrena 85. minutuan iritsi zen.
Hurrengo partida etxean jokatuko dute hondarribiarrek, Mutrikuren kontra. Garaipenak baino ez die balioko.