Militar batek puskatu zuen Muarako ikurrina
HITZAk baieztatu ahal izan duenez, erasorako erabilitako furgoneta ere, Espainiako armadaren izenean matrikulatuta dago.
Espainiako militar batek moztu zuen Muara elkarteko ikurrina udaran. Hala irakurri daiteke gaur Naiz agerkari digitalean. Albistean zehazten denez, Jon Iñarritu EH Bilduren senatariak idatzizko galdera egin dio Espainiako gobernuari, Itsas Infanteriako kidearen kontrako neurririk hartu ote den azaldu dezan.
HITZAk baieztatu ahal izan duenez, erasorako erabilitako furgoneta ere, Espainiako armadaren izenean matrikulatuta dago.
Iazko abuztuaren 30ean moztu zuten Santiago Konpostela kaleko elkartearen egoitzako bandera. Irailaren 5ean egin zuten epaiketa azkarra eta astebetera eman zen ezagutzera epaia. Hilabetez 4 euro eguneko, 120 euro guztira, hori da akusatuari ezarri zioten isuna. Horrez gain, 118 euro eman beharko dizkio Muarari, eragindako kalteengatik.