Ikasi bike-triala 5 minututan, Ion Areitioren laguntzarekin
Euskara kirolean sustatzeko helburu duen Euskal Kirolari proiektuak tarte bat eskaini dio Ion Areitio txirrindulari hondarribiarrari. Bost minutu inguruko bideoan, bike trial modalitatea nolakoa den azaltzen du Areitiok, eta praktikatzen hasteko gomendio batzuk ematen ditu. Bideoa Hondartza kiroldegian grabatu dute eta, kirolariak esaten duen bezala, “hasiberrientzako tutorial bat” da.
Esandako guztiak egoki jarraituz gero, bera bezalako txapeldun izateko aukera izango duzue, seguru. Hori bai, lehenengoan ez duzue lortuko, pazientzia behar da.