Andaluziako herriari elkartasuna azalduko diote gaur Hondarribian
Espainiako estatuko ehunka herrietan elkarretaratuko dira ordu berean.
Andaluziako emakume eta kolektibo feministek, batetik, eta Emakumeen Mundu Martxak, bestetik, eginiko deialdiari erantzunez, Hondarribiko Emeki elkarteak elkarretaratzea deitu du gaurko, asteartea. Gure eskubideak ez dira negoziatzen leloarekin kontzentratuko dira Bernat Etxepare plazatxoan (Correos parean), 19:00etan. Aldi berean, Espainiako estatuko ehunka herri eta hirietan errepikatuko dira protestak.
Andaluziako hauteskundeak eta geroko negoziaketetan eskuin muturrak hartutako jarrera salatu nahi du ekitaldiak. Giza eskubideak eztabaidagai ez direla adierazi nahi dute, Berdintasunaren bidean atzerantz pausu bakar bat ematea ez dutela onartuko.