Kendutako aleak ordezkatzeko, beste hamalau zuhaitz gazte aldatuko dituzte lorezainek: zazpi yoshino gereziondo, sei ezki, eta paulownia bat.
Ordezkatuko dituzten zuhaitzetako batzuk
Hondarribiko Udalak Jabier Ugarte eta Sabin Arana kaleen arteko ezpondako zuhaitzak moztu eta ordezkatuko ditu aste honetan. Udalak argitu duenez, zikloaren amaierara heldu diren zenbait ezki eta zedro dira kenduko dituztenak, ezpondan egonik segurtasun arazo bilakatu direnak. Bihar, asteazkenez, egingo dituzte lanak Jabier Ugarte kaletik Bretxara doan zatian. Horretarako, paradorera doan errepidea moztu beharko dute.
Kendutako aleak ordezkatzeko, beste hamalau zuhaitz gazte aldatuko dituzte lorezainek: zazpi yoshino gereziondo, sei ezki, eta paulownia bat.