Mahaiko egutegiaz gain, lehen aldiz paretako egutegia ere argitaratu du Oarso Bidasoko HITZAk aurten. Kirol argazkiak biltzen ditu.
Mahaiko egutegiaz gain, lehen aldiz paretako egutegia ere argitaratu du Oarso Bidasoko HITZAk aurten. Urteko azken ostiralean jaso zuten harpidedunek, 2018ko albiste nagusien errepasoa biltzen dituen urtekariarekin batera.
Kirola da HITZAren paretako egutegiko protagonista. Hamabi hilabetetan Oarsoaldeko eta Bidasoko beste hainbeste kirol argazki biltzen baititu. Eta hiru dira bertan ordezkatuta azaltzen diren Hondarribiko kirol elkarteak, Hondarribia Ikasbasket (urtarrilean), Hondarribia Arraun Elkartea (uztailean), eta Hondarribia Eskubaloia (azaroan, Ereintzaren kontrako partidakoa).
Azaroaren 27ko partidan ateratako argazkia da egutegiko urtarrilerako hautatu duguna. Ikasbasketek orduko lider Deustu Loiolaren kontra jokatu zuen Hondartzan, eta
bi puntugatik irabazi zuten hondarribiarrek. Argazkian ageri den Jennifer Zelaieta jokalariak 21 puntu eta 20ko balorazioa lortu zituen egun horretan.
Herri bakoitzeko bi argazki
Aipatutako kirol elkarte horiez gain, Bidasoa Eskubaloia (otsaila), Lezoko Allerru futbol taldea (martxoa), Intxixu Trail Mendi Lasterketa (apirila), Hibaika (maiatza), San Pedro Arraun Elkartea (ekaina), Santiagotarrak (abuztua), Lierni lekuona ziklokros txirrindulari lezoarra, Oiartzungo pilotariak (urria), eta Batelerak (abendua) ageri dira 2019ko Oarso Bidasoko HITZAren hormako egutegian ordezkatuta.
Urtarrileko orrian ageri da Ikasbasketen argazkia