OARSO BIDASOKO HITZAko langileen Eguberrietako oporraldia dela eta, webgune honetako edukia ez da urtarrilaren 2ra arte berrituko. Gauza berbera gertatuko da hedabidearen sare sozialetako kontuekin.
Papereko edizioari dagokionez, berriz, hilaren 28an OARSO BIDASOKO HITZAren urtekaria jasoko dute harpidedunek. Urteko lehen astekaria urtarrilaren 11an izango da harpidedunen buzoietan.
Gabon onak pasa, ondo izan.