Eskifaia Txiki, Xatz Eskifaia eta Eskifaia Abesbatza taldeek Gabonetako kontzertu berezia eskainiko dute larunbatean Portuko elizan.
Hondarribiko Eskifaia elkarteko hiru abesbatzek Gabonetako kontzertu berezia emango dute larunbatean Portuko elizan, 20:30ean. Oso-osorik gabon kantez osaturiko emanaldia izango da.
Gazteenek hasiko dute emanaldia, Eskifaia Txiki koruak. Iñigo Salaberriak zuzenduta lau gabon kanta abestuko ditu taldeak:
Gabon bon bon,
Horra Mari Domingi,
Mi burrito sabanero Venezuelako abesti herrikoia, eta
Zapata txuriak.
Nagusien bi abesbatzetatik lehena Xatz izango da, ahots zurien korua. Amaia Aldalurrek zuzenduko du eta zazpi gabon kanta interpretatuko dituzte, horien artean Javi Busto koruko sortzaileak idatzitako hiru:
Haurtxo txikia negarrez dago,
Haurra izu lotto, eta
Gizon on bat. Horiez gain, Neguaren baitan,
The first Noel,
Gabaren erdian, eta
Rin rin ere entzungo dira Xatzeko kideen ahotik.
Bukatzeko, Eskifaia abesbatza igoko da Portuko elizako aldarera. Ohi bezala, Gorka Aierbe izango dute zuzendari, eta sei kanta interpretatuko dituzte:
Oy es día de placer,
Hombres, Victoria, Victoria!,
Det är en ros utsprungen,
Haur eder baten loa,
Orra mari Domingi, eta
Festejo de Navidad. Etxeko emanaldiez gai, azken hilabeteotan Irunen, Errenterian eta Mugairen abesten aritu dira Eskifaiakoak, eta eztarriak ondo berotuta dituztela amaituko dute urtea.
Kontzertuko programa
Kantu Berri On, 24an
Portuko elizakoa ez da Eskifaia elkartearen urteko azken ekitaldia izango. Badira urte batzuk Kantu Berri On programa abiatu zutela. Bertan, Eskifaiako partaideak eta hala nahi izan duten herritarrek, gabon kantak entseatzen dituzte, hilaren 24ko goizez kalez kale abesteko.
Asko izango dira goiz horretan kantatzera aterako diren taldeak. Baina, nola esan, talderen batek bereziki ondo abesten duela antzemango bazenute, baliteke Kantu berri On-eko partaideak izatea.
Kantu Berri On programako entsegu bat, joan den astean