Karmele Mitxelenak irabazi du ipuinen Bordari saria, eta Iñigo Legorburuk poesiako Satarka saria. Larunbatean banatu zituzten.
Aurtengo irabazleak, epaileekin eta udal ordezkariekin
Karmele Mitxelenak irabazi du 2018ko ipuinen Bordari saria. Poesia atalean, berriz, Iñigo Legorbururentzat izan da Satarka saria. Larunbat eguerdian egin zuten euskarazko literatur lehiaketen sari banaketa Kultur Etxean. Bertan elkartu ziren irabazleak, Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuko arduradunekin eta udal talde guztietako ordezkariekin batera.
41 lan aurkeztu dira aurten Hondarribiko euskarazko literatur sarietara, aurreko urtean baino gutxiago. Gazteen mailan bereziki parte hartzea nahiko eskasa izan da eta, hala, ipuinen lehiaketetako B eta C mailetako lehen bi sariak banatu gabe geratu dira. Poesian ere izan da txikia gazteen parte hartzea.
Helduetan, 17 lan aurkeztu dira Bordarira. Karmele Mitxelenaren
Euri beltzak lanak jaso du lehen saria. Bigarren Iñaki Sanz-Azkueren
Kontrolpean geratu da, eta berarentzat izan da hondarribiar onenaren saria ere.
B Mailan (3. eta 4. DBH eta Batxilergoko 1. eta 2. mailak) Lur Alkainek jaso du herriko lan onenari emandako garaikurra,
Txikitze ipuinagatik. C mailan (6. LH eta 1. eta 2. DBH), berriz, Laida Mirandaren
Haizearen semea izan da herriko lan saritua. Lehen adierazi bezala, lehen eta bigarren sari nagusiak hutsik geratu ziren B eta C mailetan.
Satarkan, klasiko bat
Satarka olerki sarietara 19 lan aurkeztu dira aurten, eta Iñigo Legorburu errenteriarrak irabazi du beste behin ere, aurreko lau ekitaldietan bezala.
Poema konfabulatuak aurkeztu ditu aurten, eta berarentzat izan da A mailako lehen saria. Bigarren Irati Goikoetxea geratu da,
Zer egingo dugu egurrezko sudurrarekin? poema lanarekin. Hondarribiko poesia onena Mikel Arruabarrena Larrartek aurkeztu du,
Itxeko ttirrittak biasoyan goiburukoa.
B mailan (18 urtetik beherakoak) hiru lana aurkeztu dira bakarrik. Lehen saria Ander Villacianentzat izan da,
Paisaiaren orbanak lanarekin eman du izena. Bigarren saria, eta Hondarribiko onenarena Jon Aperribayk lortu du,
6.268 lanarekin.
Bordari lehiaketako epaimahaia Pello Otxotekok eta Ainara Elizondok osatu dut. Satarka lehiaketan, aldiz, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelena izan dira epaile. Batean zein bestean, Arantxa Berrotaranek eta Karmelo Goikoetxeak hartu dute parte, hurrenez hurren Euskara udal arloko zinegotziak eta teknikariak parte hartu dute.