Igandera arte goiz eta arratsaldez irekiko du merkatuak, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etik 20:00tara.

Mariasun Landa izan da 24. ekitaldiko omendua
Ireki dute Hondarribiko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Azken urteetan bezala, Arrantzale Auzoan izango dute euskal literatura eta musika zaleek Durangoko Azokako salduenak eta askoz gehiago erosteko aukera, Durangon baino %10 merkeago gainera. Igandera arte goiz eta arratsaldez irekiko du merkatuak, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etik 20:00tara.
Euskararen erabilera sustatzeko Neguko Jardunaldiak programa barruan kokatzen da eta 24. ekitaldia da aurtengoa. Gaur goizean aurkeztu dute Zuloaga Etxea Udal Liburutegian. Bertan izan dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, Arantxa Berrotaran Euskara zinegotzia, Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken Batzordeko azoken kanpainaren koordinatzailea, aurtengo omendua izan den Mariasun Landa idazlea, eta Inazio Mujika Erein argitaletxeko ordezkaria.
Aurtengo ekitaldia Landa omentzeko baliatu dutela azaldu du alkateak, “urte guzti hauetan euskal literaturaren, agian haur literaturan pixka bat gehiago zentratuta, alde egindako lanarengatik”. Aurreko ekitaldietako sarituei eman izan zaien Erreginaren Baluartearen ikurraz gain, bi liburu jaso ditu Landak, Javier Sagarzazuren eta Ylenia Benitoren
Hondarribia, ñabarduren hiria, eta
Bazen behin, Hondarribia, Baiona, Iruña. Errenteriarrak, berarekin gogoratu izana eskertu dio udalari, eta hitz politak izan ditu Hondarribikoa bezalako azokentzat: “Udalek azokak antolatzen egiten duten lana zentzu eskertu nahi dut, liburuak herritarren eskutan jartzen. Hori da jarraitu beharreko bidea”.
Igandera arte lau egunez izango da Hondarribiko Euskal Liburu eta Disko Azoka bisitatzeko aukera. Muniategiren hitzetan, “aukera handia aurki daiteke euskal literatura eta diskogintzan. Beste askoren artean Durangon arrakasta handien izan duten idazle eta musikarien lanak ez dira faltako. Literaturan, Jasone Osoro, Katixa Agirre, Bernardo Atxaga, Aingeru Epaltza, Fito Rodriguez, Jon Arretxe, Toti Martinez de Lezea eta abarren lanak izango dira erosgai. Musikari dagokienez, Berri Txarrak, Ken Zazpi, Gatibu, Mikel Urdangarin, Ruper Ordorika, Erramun Martikorena, Benito Lertxundi, eta beste asko.