Blagan Euskara Elkarteak antolatuta, bere lehen eleberriaz mintzatu zen Darceles leporaino bete zen Kultur Etxeko 103 aretoan.

Kultur Etxeko aretoa bete egin zen Maite Darcelesen solasaldirako
Bihotzean daramagun mundua liburua aurkeztu zuen atzo Maite Darcelesek bere herrian. Blagan Euskara Elkarteak antolatuta, bere lehen eleberriaz mintzatu zen Darceles leporaino bete zen Kultur Etxeko 103 aretoan. Yoseba Peñak eginiko galderei erantzunez eman zuen idazleak zientzia-fikzioan eginiko murgilketaren berri.
Bihar (ostirala), Darcelesi eginiko elkarrizketa luzea argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZAk, papereko edizioan. Liburua idazteko prozesuaz, bertan islatuta dagoen mezuaz, Durangoko Azokan estreinakoz bizitutako esperientziaz eta abarrez mintzatuko da hondarribiarra. HITZAko harpidedun ez direnek
Berria egunkariaren barruan aurkituko dute elkarrizketa, Oarsoaldean edo Bidasoan erosiz gero.