Gizarte bazterketaren kontra borrokatzen duen Kaleko elkarteak liburuak, diskoak eta DVDak salduko ditu goiz eta arratsaldez.
Elkartasun Azoka izango da bihar (asteazkena) eta etzi Hondarribiko Arrantzale Auzoan. Bertan, Kaleko Elkartasun eta Kultura Elkarteak salmenta postua jarriko du. Kultur produktuak erosteko aukera izango da, horixe baita Kaleko elkartea eta abian duen Elkartasun Azoka ibiltaria bereizten dituena.
Gizarte bazterketaren kontra borrokatzen duen elkartea da kaleko, eta kulturaren bidez egiten du lan. Hala, elkarteak ez du erakundeengandik dirurik jasotzen, ezta eskatu ere, “gure independentzia bermatze aldera”. Jasotzen dituzten donazioak, partikularrenak nahiz erakundeenak (Manos Unidas, Unicef, Kutxabank…) kultur produktuak izaten dira, liburuak, diskoak, DVDak… eta azoketan saltzen dituzte, bazterkeria ekonomikoan bizi direnen artean banatzeko.
Bihar eta etzi Arrantzale Auzoan aurkitu daitezkeen produktuetako batzuk “erreskatatuak” direla azladu du elkarteak. “Liburuak, diskoak eta DVDak gure bizitzako parte direla ikustarazi nahi dugu, hainbat bizitza eduki ditzatela erakutsi, ez dezatela bukatu liburuak paper pasat bilakatuta, edota ingurumen arazo bilakatuta, CD eta DVDen kasuan”.
Aste honetan Hondarribia bisitatuko du gizarte bazterkeriaren kontrako kultur produktuen azokak