Berrehun inguru hondarribiar elkartu zen atzo goizean udalari bidegorri sarea osatu dezan exijitzeko.
Berrehun inguru hondarribiar elkartu zen atzo goizean udalari bidegorri sarea osatu dezan exijitzeko. Bordariko gurasoek eta Balazta plataformak deituta, bizikleta martxa egin zuten 11:30ean Gernikako Arbolatik abiatuta eta Arrantzale Auzoan bukatuta.
Bidean, Bordari, Egiluze eta Ama Guadalupekoa ikastetxeen paretik pasa ziren. Modu horretara, eskolara bizikletaz eta seguru joateko aukera aldarrikatu zuten: “Ikasleak ikastetxeetara era jasangarrian joatea nahi badugu, bizikletak aukera bat izan behar du, eta, horretarako, bide seguruak behar dira”.
Martxalariak, Bordari parean argazkirako geldituta (arg: Balazta)