[GALERIA] Arraunlarien festa, bedeinkatuta
Aurten irabazitako banderak bedeinkatu dituzten gaur Hondarribian
Elizarainoko bidea desfilean egin dute goizean, etxafuegoak iragarle, Abiyuan txaranga buru, udal agintariak lagunduta, eta herritarren txalo artean.
Parrokiako meza bukatuta, berriz, Hermandadera eraman dituzte bedeinkatutako bandera denak, ohi bezala, Arrantzaleen Kofradiari emateko. Kofradiaren inguruan, bestalde, goiz-goitik, trapu historikoak zintzilik izan dira.


