Atzo Belarriprest izango direnetako batzuk elkartu ziren Kultur Etxean formazioa egiteko, eta gaur Ahobizien txanda izango da.
Euskaraldiari begira bigarren formazio saioa egingo dute gaur Hondarribian. Atzo Belarriprest izango direnetako batzuk elkartu ziren Kultur Etxean, eta gaur Ahobizien txanda izango da. Kultur Etxean egingo dute formazio saioa, 19:15etik hasita.
Astelehenera arte 1.200 herritar baino gehiago izan dira Ahobizi izateko izena eman dutenak. Ostiralean hasiko da Euskaraldia 11 egun euskaraz, eta oraindik bada izena emateko aukera. BAZ bulegoan (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 18:00etara) eta
Interneten. Baina Interneten egiten dutenek BAZ bulegotik pasa behar dute Euskaraldian zehar jarrita eduki behar den txaparen bila, hortaz hobe zuzenean bertan ematea izena.
Atzoko formazio saioko une bat. Gaur Ahobizientzako ikastaroa egingo dute Kultur Etxean