Futboleko Ohorezko Mailako mutilek Aretxabaletan galdu dute. Gorengo Mailako neskek etxean, Añorgaren aurka.
Hondarribia Futbol Elkarteko bi talde nagusiek galdu dute asteburuan. Ohorezko Mailako mutilek kanpoan Aretxabaletaren kontra (2-1). Gorengo Mailako neskek etxean, Añorgaren aurka (1-4).
Ohorezko Mailako taldeak Aretxabaletan jokatu zuen atzo. Hamargarren minutuan aurreratu ziren hondarribiarrak, baina UDAk buelta eman zion markagailuari. Gehiago merezi izan zuten berdeek, baina esku hutsik itzuli ziren etxera. Hurrengo partida Anaitasuna liderraren kontra jokatuko dute. Ez da lehiarik errazena izango, baina punturen bat behintzat lortzen saiatu behar da taldea. Izan ere, aurkariak pixkanaka aldentzen ari zaizkio.
Gorengo Mailako neskek ere galdu zuten, larunbatean, etxean. Añorga zeukaten aurkari eta donostiarrek partida oso serioa egin zuten, gol aukerak ondo aprobetxatuz. Multzoko bigarren postua zegoen jokoan eta, horrenbestez, lehen itzulia hirugarren tokian bukatu dute hondarribiarrek. Hori bai, partida bat gutxiago jokatu dute, joan den astean atzeratu zena. Bigarren itzulia Santo Tomas Lizeoaren kontra hasiko dute, Hondartzan ere.
Hondarribiak ezin izan zuen Añorga gainditu