Arma Plaza Fundazioak euskarazko bisita gidatuak eskainiko ditu larunbatean doan, tren berdearen ibilbide panoramikoan.
Tren berde panoramikoa
Larunbatean, hilak 24, tren berdeak ibilbide panoramikoa egingo du Hondarribian. Aurreko egunean hasiko den
Euskaraldia, 11 egun euskaraz proiektuarekin bat eginez, Arma Plaza Fundazioak euskarazko bi ibilbide gidatu eskainiko ditu larunbatean, doan. 11:00etan hasiko da lehenengoa, eta 12:00etan bestea, biak Javier Ugarte kaletik abiatuta.
Esan bezala, doan izango da trenerako txartela, baina ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea. 943 64 36 77 edo 943 64 46 23 telefono zenbakietara deituta egin daiteke, edota
Arma Plazaren posta elektronikora idatzita.