Amerikako giza eskubideen borroka laburbiltzen du Emekiko erakusketak
Erdialdeko Amerikako emakumeak, horixe izango da gaur arratsaldean Hondarribiko Emeki elkartean 19:00etatik aurrera landuko duten gaia. Unai Aranzadi gerra kazetariak grabaturiko Nosotras centroamericanas dokumentala proiektatuko dute (behean trailerra) eta ondoren, solasaldia egingo dute Cofadeh erakundeko Noemi Perezen parte hartzearekin.
Hondurasko erakundea da Cofadeh, zigorgabetasun oro borrokatzeko eta desagerturarazpenen biktimen memoria kolektiboa bizirik gordetzeko lanean diharduena. Darabilten borroka dela-eta, askotan mehatxuak, jazarpenak eta erasoak jasaten dituzte bai Codadeh-ko kideek, bai euren senideek.
Puntaleko eskola zaharrera hurbiltzen direnek (Molla etorbidea, 1), gainera, Vivir defendiendo derechos erakusketa ikusteko aukera izango dute. Ipar, Erdialdek eta Hego Amerikan giza eskubideen aldeko borrokaren laburpen grafikoa da, 20 kontakizunetatik abiatuta. Aurreko astean ireki zute eta igandera arte bisitatu daiteke. Irudikoa, hain zuzen ere, Cofadeh-ko presidente Bertha Oliva da, gaurko hitzaldia emango duen Noemi Perezen erakundeko kidea.
Bai gaurko proiekzioa, baita erakusketa ere, Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean antolatu du Emekik.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.