Dagoeneko banatzen hasi dira Euskaraldiko txapak
Hondarribian Ahobizi edota Belarriprest gisa izena eman baduzu, BAZ bulegoan jaso dezakezu zure txapa, bulegoko ordutegian.
Atzo hasi ziren Euskaraldiko txapak banatzen Hondarribian. Ahobizi edota Belarriprest gisa izena eman baduzu, BAZ bulegoan jaso dezakezu zurea, bulegoko ordutegian: Astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara; eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
Gutxi falta da Euskaradirako, eta pixkanaka-pixkanaka giroa berotuz joango da. Azken albisteen berri izateko, jarraitu Hondarribiko Euskaraldia Facebooken edo Instagramen.
Eta Euskaraldia zer den oso ondo ez badakizu, bisitatu udal webgunea, edo ikusi beheko bideoa. Ziur horrela ulertuko duzula.

