Gerardo Amunarriz, gizonetan, eta Ainara Olamusu, emakumeetan, izan dira hondarribiar azkarrenak aurtengo Behobia-Donostia lasterketan.
Gerardo Amunarriz, Gaintxurizketako maldako lehen metroetan
Gerardo Amunarriz, gizonetan, eta Ainara Olamusu, emakumeetan, izan dira hondarribiar azkarrenak aurtengo Behobia-Donostia lasterketan. Iaz ere beraiek izan ziren herriko ordezkari onenak. Orotara, herriko 144 gizon eta emakume iritsi ziren Bulebarreko helmugara, eta beste hiru roller modalitatean
* sailkapen ofiziala da, akatsak egon daitezke, dortsala jantzi duen pertsona ez badator bat izena eman duenarekin.
Gizonetan, Amunarriz
Gerardo Amunarriz izan da beste behin hondarribiar azkarrena Behobia-Donostian, sailkapen nagusian 29.a agertzen delarik (1:08:49). Hirugarren aldia da Amunarriz lehen 30en artean sailkatzen dena. 2014an 28.a izan zen, eta hurrengo urtean 23.a. Joan den urtean 39. sailkatu zen. Aurten beraz, hamar postuetan hobetu du iazko denbora, eta 31 segundo gutxiago behar izan ditu proba osatzeko.
Gizonetan, Bulebarrera iristen bigarren hondarribiarra Iñigo Tumas izan zen (1:13:10), eta hirugarrena Imanol Ugartemendia (1:13:31).
Emakumeetan, Zubillaga
Emakumeetan, Ainara Olamusu izan zen atzo hondarribiarren artean onena (1:36:10); emakumeen sailkapen nagusian 112.a. Iazko denborarik urruti ibili zen Olamusu, baina balio izan dio Hondarribiko emakumeen zerrenda burutzeko.
Maider Amiano (1:36:51) eta Lur Altzibar (1:42:33) izan dira bigarren eta hirugarren hondarribiarrak 2018ko Behobia-Donostia proban.
Patinetan, hiru ordezkari
Lerroko patinetan hiru hondarribiar lehiatu ziren, eta hirurak iritsi ziren helmugara. Alberto Maritxalar izan zen azkarrena (55:13), sailkapen orokorreko 90. tokian helmugaratu zelarik. Bere atzetik Joseba Enparan eta Fanfo Alza sartu ziren, 105. eta 106. tokietan hurrenez hurren, denbora bera eginez (58:08).