40 hautetsiren babesa du azaroaren 18ko galdeketak
Podemos, EAJ eta EH Bilduko hautetsi eta hautetsi ohiek parte hartu dute ekitaldian, azaroaren 18ko galdeketak "gizarteari onurak baino ez dizkiola ekarriko" uste dute.
Babesak batzen ari da Hartu Hitza Irunek azaroaren 18rako antolatu duen herri galdeketa. Gaur, Irungo 40 hautetsik babesa eman diote erabakitze eskubideari. Podemos, EAJ eta EH Bilduko hautetsi eta hautetsi ohiak izan dira guztiak. Besteak beste, hiru alderdietako udal bozeramaileek parte hartu dute, David Soto (Si Se Puede Irun), Xabier Iridoy (EAJ) eta Jokin Melida (EH Bildu). Horrez gain, Xabier Txapartegi alkate ohia edo Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente ohiak ere sinatu dute babesa emateko dokumentua. Ekitaldi horretan, irundar guztiak animatu dituzte herri galdeketan parte hartzer,a Euskal Herriarentzat nolako etorkizun politiko nahi duten erabakitzera. Ariketa demokratiko honek gizarteari “onurak baino ez dizkiola ekarriko” uste dutela adierazi dute; hala nola, “eprabakitze eskubidea gizarteratzea, estatus politikoaren inguruko eztabaidan sakontzea, herritaren ahalduntzean pausoak ematea, parte hartzearen kultura sustatzea, eta irundarren arteko elkarbizitza areagotzea”.