Eli Gallego dietistak haurren elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldia emango du ostiralean Hondarribiko Kultur Etxean.
Jaten duguna garelako. Besteak beste horregatik da interesgarria gaur (ostirala) arratsaldean Hondarribiko Denda kaleko Kultur Etxean izango den ekitaldia. Eli Gallego dietista hondarribiarrak haurren elikadura osasuntsua izango du hizpide, 19:00etatik aurrera.
Elikadurak haurren osasunean duen eragina landuko du
Haurrak lehen hilabetetik aurrera nola elikatu behar diren argitzen saiatuko da Gallego, zertan asmatzen dugun eta zertan huts egiten. Eta galdera potolo bati erantzuten saiatuko da: Programatu al daiteke osasuna elikaduraren bitartez?
Hori eta gehiago Hondarribiko Udaleko Kirol departamentuak antolatutako hitzaldian. Bixi Bizi osasun programaren barruko ekitaldia da, eta euskaraz izango da.