EH Bilduk ere babesa eman dio azaroaren 18ko herri galdeketari, eta herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu ditu.
EH Bilduk ere babesa eman dio azaroaren 18ko herri galdeketari, eta herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu ditu. Egun horretan, erabakitze eskubidea aldarrikatzetik gauzatzera pasako dela azaldu du, “jauzi oso garrantzitsua emanez”.
Erabakitze eskubideak “gizarte kohesioa” bilatzen duen tresna dela adierazi du EH Bilduk. “Emaitza edozein delarik ere, galdeketaren bidez, Euskal Herriarentzat nahi dugun etorkizun politikoa erabakitzeko aukera izango dugu”, gaineratu du.
Bihar Hartu Hitza Irunek ekitaldi bat egingo du hautetsiekin.