Elite Mailan lehiatzen denetik txapelketarik handienean lortzen duen lehen urrea da. Banakako lehiaketa ostiralean izango du Areitiok.
Taldekako urrea lortu du Ion Areitio hondarribiarrak Chengdu (Txina) hirian bigarrenez egiten ari diren bike-trialeko Munduko Txapelketan. Elite Mailan lehiatzen denetik txapelketarik handienean lortzen duen lehen urrea da.Irene Caminos tolosarrak ere jantzi du ortzadar maillota. Selekzio bakoitzak bost txirrindulari aurkezten ditu taldekako probara, bina gizonen Elite eta Junior mailetakoak (bana 26 eta 20ko gurpilean), eta Elite Mailako emakume bat. Sergi Llongueras (E26), Alejandro Montalvo (J20) eta Marti Aran (J26) pilotuek osatu dute Areitio eta Caminosekin batera boskote txapelduna. Alemania sailkatu da bigarren, eta Frantzia hirugarren.
Banakako lehiaketa ostiralean izango du Areitiok. Azken bi ekitaldietan brontzea lortu eta gero, finalera sailkatzea izango da hondarribiarraren lehen helburua.
Areitio taldearekin batera, urrea jantzita, podioko goiko koskan