'Onddo kroketa konfitarekin' kroketari esker izan da saritua I. Kroketaren Astean.
San Juan Harriko arduradunak I. Kroketaren Asteko lehen saria jasotzen.
I. Kroketaren astea egin dute egun hauetan Cebanc sukaldaritza eskolan, eta bertan, Gipuzkoa osoko 89 tabernek hartu dute parte. Horietatik, 16 sailkatu dira finalerako, eta azkenean, lehen saria Iruneko taberna batek lortu du: San Juan Harrik.
Sona handia duten tabernen artean izan da saritua, besteak beste, Euskal Herriko pintxo txapelketan saritua izan den Hondarribiko Gran Sol edo Donostiako Casa Bergara, Rojo y Negro edota Zazpi. Antolatzaileek partaideen “maila altua” nabarmendu dute.
San Juan Harriko kroketa irabazlea: ‘Onddo kroketa konfitarekin”
Lehen saria lortu duen kroketa
Onddo kroketa konfitarekin izan da.
Honela geratu da sailkapena:
- San Juan Harri (Irun)
- Aratz erretegia (Donostia)
- Artzabal jatetxea (Usurbil)