Gaur goizean elkartu dira Hartu Hitza Iruneko ordezkariak Jose Antonio Santano alkatearekin.
Jose Antonio Santano alkateari Hartu Hitza Iruneko Elena Berazadik Berme Batzordearen berri eman dio.
Gaur goizean elkartu dira Hartu Hitza Iruneko ordezkariak Jose Antonio Santano alkatearekin. Bilera horretan azaroaren 18ko herri galdeketaren nondik norakoen berri eman eta izango dituen bermeak aurkeztu dizkiote Elena Berazadi eta Xabier Martinez de Antoñanak.
Hartu Hitza Irunen arabera, urtean zehar hainbat bilera egin dituzte alkatearekin, baina azken honek “pisu berezia” izan du, herri galdeketaren protokoloa eta dokumentu hori “puntutik puntura beteko denaren kontrola” eramango duen Berme Batzordea aurkeztu dutelako. Hartu Hitza Irunen arabera, azaroaren 18ko herri galdeketak “hauteskunde orokorretako seriotasun eta berme berdinak” izango ditu.
Bestalde, aurretik egindako bileretan, besteak beste, agerraldi ofiziala, sinaduren bilketa edo galdera zehazteko prozesuaren berri eman diotela esan du Hartu Hitza Irunek, baita alkateari eta bere gobernuko kideei galdeketak parte hartzeko gonbidapena luzatu ere.
Real Unionen babesa
Real Unioneko jokalariek azaroaren 18ko herri galdeketaren aldeko pankarta batekin.
Atzo Real Unioneko jokalariek babesa erakutsi zioten azaroaren 18ko herri galdeketari Santanderko Racingen kontra Stadium Galen jokatutako partiduan.