Ohorezko Mailako taldeak 2-1 galdu du Zarautzen, baina badirudi aurreko asteburuan Bergarari irabazi izanak mesede egin diola.
Hurrengo partida etxeak jokatuko du Hondarribiak, Tolosa indartsuaren aurka
Hondarribia Futbol Elkarteko mutilen talde nagusiak 2-1 galdu zuen ostegunean Zarautzen, Ohorezko Mailako 9. jardunaldiari aurreratutako partidan. Hondarribiarrak aurreratu ziren markagailuan, 11. minutuan Imanolek buruturiko jokaldi on bati esker. Azkar, atsedenaldiaren aurretik berdindu zuten zarauztarrek, jokaldi azkar batekin.
Bigarren zatian, bi taldeek aukera asko eduki zituzten, baina Astiko zelaiaren egoerak zaildu egiten zuen aurrelarien lana. Azkenean 89. minutuan berdindu zuen Zarautzek (ikusi behean, Hondarribia FE-k eginiko bideo laburpena).
Galdu arren, itxura ona eman zuen taldeak. Nonbait, aurreko asteburuan Bergarari irabazteak mesede egin dio. Zazpi partida irabazi gabe zeramatzan eta, bolada txar hori puskatzeko balio izateaz gain, jokoan ere isla izan du, jokalariei lasaitasuna eman diela baitirudi.
Hurrengo partida etxean jokatuko du Hondarribia FE-k, eta Tolosa izango du aurkari. Partida zaila izango da, sailkapenean hirugarren tokian daudelako tolosarrak. Galdu ez duen talde bakarra dira, gainera. Ea bolada horrekin ere amaitzeko aukera duten berdeek.