Santamariamadalena tailerrak prestatu du Mary Shelleyri buruzko zikloko azken tailerra. Liburutegira deitu behar da izena emateko.
Egurrezko txotxongiloak eta bestiarioa, horixe Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak eta Santamariamadalena arte tailerrak elkarlanean biharko prestatu duten haurrentzako tailerra. 17:30ean egingo dute eta aldez aurretik izena ematea komeni da, badaezpada.
Ekintza,
Mary Shelleyren Frankenstein. 200 urte zatiak josten zikloko azken tailerra da. Santamariamadalenak aurreratu duenez, Shelleyren munstroan oinarritu dira tailerra diseinatzeko: “
Frankensteinen ideia hartuta ume bakoitzak egurrezko txotxong
ilo bat egingo du, eta denon artean bestiario bat sortuko dugu, liburutegian ikusgai egoteko”.
Mary Shelleyri buruzko zikloko azken tailerra izango da