Dendaz denda joan, erakusleihoei argazkiak egin, eta 100 euro irabazi. Hori da Hondarribiko Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak egin duen proposamena. Azkar ibili, bihar (larunbata) bukatuko baita epea. Oso erraza da egin beharrekoa:
Mary Shelleyren Frankenstein. 200 urte zatiak josten zikloaren barruan, Irungo Kunsthal Diseinu Eskolako ikasleek herriko sei denda apaindu dituzte: Bernat Etxepare kaleko Leiza zapatadenda, San Nikolas karrikako Baratze janari denda, San Pedro kaleko Xera Estetika eta Iraola botika, Harresilandako Joxean Harategia, eta Matxin Arzu kaleko Joski haurren arropa denda.
Denda horietara joan, gehien gustatutako apainketa aukeratu, argazki bat atera, eta Twitter, Facebook edo Instagram bidez zabaldu, #FrankensteinHondarribia traola erabiliz eta Hondarribiko Liburutegia etiketatuz, hori egin behar da. Testu labur batean, erakusleiho hori zergatik gustatu zaizun azaldu behar da. Eta nahi adina argazkirekin har daiteke parte. Argazki onenak 100 euroko txartela irabaziko du, denda horietako batean erabiltzeko.
Informazio gehiago behar duenak 943 11 12 85 telefono zenbakira dei dezake, baina beheko bideoak oso ondo azaltzen du dena.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.