San Migel auzo elkarteak eta Hiritik At kooperatibak sustatuta, parte hartze prozesu bat martxan jarri dute, 2025erako Auzo Plan bat egituratzeko.
Talde eragileak lehen bilera egin du.
San Migel auzo elkarteak eta Hiritik At kooperatibak sustatuta, parte hartze prozesu bat martxan jarri dute, 2025erako Auzo Plan bat egituratzeko. Auzotarrek galdera bati erantzun beharko diote,
nola irudikatzen duzu gure auzoa 2025ean?.
Prozesua dagoeneko martxan dago, eta talde eragileak dagoeneko lehen bilera eduki du; atzo izan zen, hain zuzen. Hiru fasetan garatuko da prozedura hori, eta urria eta abendua artean egingo dute. Lehen fasean, ikerketa egingo dute, hirugarren adina, hirigintza, ekonomia, auzoa, generoa eta kulturartekotasun gaiak ukituz. Bigarren fasean, bilera irekiak egingo dituzte, azaroaren 6an eta 20an. Hirugarren fasean, azkenik, ekintzaren bat egingo dute, nahiz eta oraindik ez dagoen zehaztua.
Auzo elkartea eta Hiritik At “pozik” agertu dira egitasmoa aurrera atera delako, “auzoa kohesionatzen” lagunduko duela eta urteetan egin dituzten eskaera nagusiak jasotzeaz gain, haiei heltzeko balioko duela iritzi diote.