Bi urtero deituko da. Lehen deialdian, 'Emakumea eta Itsasoa' izango da ikertu beharreko esparrua.
Emakumea eta itsasoa da lehen deialdiko gaia
Emakumea Hondarribian beka deitu du Hondarribiko Udalak lehen aldiz, eta lehen deialdian,
Emakumea eta Itsasoa izango da ikertu beharreko esparrua.
Jatorrian, EH Bildu Udal Taldearen eskaera da, aurrekontuen eztabaidan aho batez onartutakoa, eta udalak 6.000 euroko partida bat baliatu du horretarako. “Asmoa, Hondarribian emakumearen papera zein garrantzitsua izan den eta den, eta zenbait esparru zabaletan hala den azaltzea da”, argitu du Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.
Bi urtean behin deituko da Emakumea Hondarribian beka. Azaroaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira eskaerak, BAZ bulegoan. Bertan, edo
Interneten, lor daitezke oinarriak eta eskabide-orria.