Hondarribia Futbol Elkarteko emakumeen taldeak 0-5 irabazi dio Allerruri, eta bigarren jarri da Gorengo Mailako sailkapenean.
Aurreko asteburuan Intxaurdi liderrarekin 2-4 galdu eta gero, ezeri uko egiten ez diola erakutsi zuen igandean Hondarribia Futbol Elkarteko nesken taldeak. 0-5 irabazi zioten Allerruri Lezoko Plazeta futbol zelaian, Gorengo Mailako seigarren jardunaldian. Taldeko goleatzaile nagusi Maite Riverak bi sartu zituen, Norak eta Mirenek bana, eta beste gola lezoarrek euren atean sartu zuten.
Jardunaldia hasi aurretik hiru talde zeuden 9 punturekin bigarren postuan berdinduta, Añorga, Allerru —partida bat gehiagorekin—, eta Hondarribia. Añorgak larunbatean berea irabazi zuenez —3-1 Santo Tomas Lizeori—, bai ala bai hiruko berdinketa desegingo zen Plazetan. Eta Hondarribiaren alde desegin zen.
Sartutako eta jasotako golen arteko aldeari esker bigarren jarri dira hondarribiarrak (
ikusi sailkapena). Lehen itzulia bukatzeko hiru partida geratzen zaizkio taldeari. Lehen biak, sailkapeneko beheko aldean dauden Trintxerpe eta Axular taldeen kontra, eta hirugarrena Añorgarekin. Hiru partida horietan jakingo dute Ainhoa Iñarraren jokalariek zein helburu izango duten bigarren itzulian.
Intxaurdi da lider, partida guztiak irabazita, baina bai Añorgarekin, baita Hondarribiarekin ere, asko sufritu behar izan zuen irabazteko. Hortaz, baliteke lidergoa ere jokoan izatea txapelketako lehen fasea amaitu bitartean.
Hurrengo bi partidak sailkapeneko beheko taldeen kontra jokatuko ditu Hondarribiak