3-1eko balantzearekin, Ikasbasket seigarren jarri da sailkapenean, Sernaman Lagunak eta Tabirako Baque taldeekin berdinduta.
Express Hondarribia Ikasbasketek ligako hirugarren garaipena lortu zuen larunbat arratsean Hondartza kiroldegian, Logroñoko Campus Promete taldearen kontra. Hamar puntuz irabazi zuten hondarribiarrek (61-51), baina errioxarrek azken laurdenean txukundu zuten emaitza, atsedenaldirako partida erabakita baitzegoen (42-21). 25 puntu aurretik ere jarri zen Ikasbasket, baina azken laurdenean 8-19 partziala egin zuen Prometek.
Cristina Gonzalez izan zen etxekoen eta partidako jokalari nabarmenena, 19ko balorazioarekin: 15 puntu sartu zituen Gonzalezek, 11 errebote jaso, eta bi asistentzia banatu. Leire Izagirrek 16 puntu sartu zituen, eta Jennifer Zelaietak 9.
3-1eko balantzearekin, Ikasbasket seigarren jarri da
sailkapenean, Sernaman Lagunak eta Tabirako Baque taldeekin berdinduta. Hain zuzen ere, Tabirako izango da hondarribiarren hurrengo aurkaria. Berriro etxean jokatuko du Ikasbasketek, larunbatean, ohiko ordutegian, 19:45ean.
Cristina Gonzalez izan zen taldeko onena, 19ko balorazioarekin (artxiboko argazkia)