Pintxo pote tematikoa egingo dute asteazken honetan Hondarribiko kirol kaian.
Hildakoen Eguna gaia hautatu dute
Hondarribiko kirol kaian dauden Basque eta Kalima tabernek, eta Rodeo Burguer, Casa Santamaria eta El Curry Verde jatetxeek
kaipote berezia antolatuko dute asteazken honetarako, hilaren 31rako, 19:30etik aurrera..
Tematikoa izango da, eta Hildakoen Eguna da aukeratu duten gaia. Azalpen gehiegi ez dute eman, baina “oso dibertigarria” izango dela ziurtatu dute. Mozorrotuta joanez gero, are eta gehiago.