Klink elkarteak 2.100 euro bildu ditu Katxalin elkartearentzat
Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunaren harira egindako bazkari solidarioan 2.100 euro bildu zituen Hondarribiko Klink elkarteak larunbatean. Katxalin elkartearentzako izango da bildutako kopuru hori eta, hain zuzen ere, elkarte horretako presidente Txaro Behobidek parte hartu zuen bazkarian.
Laugarren urtea da Klinkek urriaren 19aren bueltan Katxalinen aldeko bazkaria antolatzen duena.