Bidasoaldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak beste hilketa matxista bat salatzeko. 19:30ean bilduko dira San Juan plazan.
Astelehenean ere elkarretaratzea egin zuten Cordoban hildako emakumearen hilketa gaitzesteko.
Bidasoaldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak beste hilketa matxista bat salatzeko. 19:30ean bilduko dira San Juan plazan.
Hain zuzen, deialdia Sevillan asteartean hil zuten emakumearen hilketa gaitzesteko egina zuen Bidasoaldeko Mugimendu Feministak. 51 urteko senarra atxilotu dute emaztea hiltzea egotzita, ustez, labankadaka.
Atzo, berriz, Iruñean beste emakume bat hil zela jakin zen. Joan den asteartean izan zen erasoa, bikotekide gizonak etxeari su emanda. Zauri larriak zituen andreak, eta atzo hil zen. Yolanda Jaen Gomez izena zuen, eta 50 urte zituen. Gizona atxilotuta dago.