Jabeak kontzientziatzeko asmoz, Irungo Udalak txakurrak edukitzeak daramatzan arduren gaineko kanpaina berri bat martxan jarri du.
Txakurren zaintzaren arduren gaineko kanpaina martxan jarri du udalak.
Jabeak kontzientziatzeko asmoz, Irungo Udalak txakurrak edukitzeak daramatzan arduren gaineko kanpaina berri bat martxan jarri du. Batetik, Udaltzaingoak txakur kakak jasotzeko kontrolak zorroztuko ditu; eta, bestetik, txakur kakak botatzeko zabor ontzi berriak jarriko ditu. Egun, ehun inguru daude, eta kolore gorrikoak dira. Kanpainaren leloa
Nik jasotzen dut izango da.
Cristina Laborda ordezkariak jakinarazi duenez, herritarrek askotan azaldu izan duten kexa da txakurren jabeen ardurena, batik bat txakur kakak eta txakurrak lotuta eramatearen inguruan. Zentzu horretan, kaleak garbi mantentzeako betebeharra nabarmendu du.
Txakur kakak uzteko puntu berriak San Migel-Anaka (Agerre kaleko gune berdea), Meaka (Ibarla pasealekua) eta Larreaundin (Riberako etxeen gunea) jarri dituzte.
Bestalde, bost agende ibiliko dira kaleetan jabeak kontzientziatzen. Sei hilabetez ariko dira jabeei dituzten ardurak gogorarazten: kakak jaso, mikrotxipa ezarri edota gaixotasunen prebentzioa.
9.240 txakur
Animalien erregistroaren arabera, Irunen 9.240 txakur daude egun, horien artean, potentzialki arriskutsuak direnak.
Bestalde, txakurrak aske ibiltzeko guneen mantenua hobetzeko 60.000 euro bideratzea erabaki dela aurrekontu parte hartzaileetan gogorarazi du udalak.