Senior Mailako bi taldeek galdu dute, Ohorezko Mailako mutilek Eibarren kontra, eta Gorengo Mailako neskek Intxaurdirekin.
Lehenbailehen ahaztu eta hurrengoa prestatzen hasi. Hori egin behar dute Hondarribia Futbol Elkarteko bi talde nagusiek. Biek, mutilena nahiz neskena, galdu egin dute asteburuan. Neskena, denboraldiko lehen porrota izan da.
Ohorezko Mailako mutilek Eibar indartsuaren zelaia bisitatu zuten, eta zigor handia jaso zuten. 8-0 nagusitu ziren armaginak Unbeko berdegunean. Datorren larunbatean etxean jokatuko dute hondarribiarrek, Bergararen kontra. Liga luzea da, baina zulotik ateratzeko puntuatzen hasi behar du taldeak (
ikusi sailkapena).
Gorengo Mailako nesken egoera oso desberdina da, igandekoa denboraldiko lehen porrota izan baitzen. Etxean 2-4 galdu zuten, Intxaurdi liderraren kontra; Mirenek sartu zituen hondarribiarren bi golak. Sailkapenean laugarren daude berdeak, bigarrenarekin eta hirugarrenarekin berdinduta (
ikusi sailkapena). Lezoko Allerru da hirugarrena, eta hain zuzen ere, Lezon jokatuko du hurrengo jardunaldian Hondarribiak.