Hondarribian bizi ez direnek ere eman dezakete izena, baina bertakoek lehentasuna izango dute.
Hondarribiko Udaleko Gazteria departamentuak 11 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzako euskarazko antzerki tailerra antolatu du bigarren urtez jarraian. Azaroaren 8tik maiatzaren 29ra arte egingo dute, asteazken arratsaldero, 17:30etik 19:30era, Kultur Etxeko dantza gelan. Mikel Sarriegi aktore eta zuzendaria izango da arduraduna.
Plazak mugatuak dira, hamabi leku daude, eta dagoeneko izena emateko aukera dago. Gazteen Zerbitzuan (Jabier Ugarte kalea) edota
udal webgunean egin daiteke. Ordaindu beharreko kuota 125 eurokoa da.
Hondarribian bizi ez direnek ere eman dezakete izena, baina bertakoek lehentasuna izango dute. Plazak bete ezean, kanpoan bizi direnei deituko zaie, izena emateko dataren araberako hurrenkeran.
Plazak mugatuak dira, hamabi leku daude