Asteburuan hasi zen txapelketa, eta maila goreneko Marlaxkako bi kideek, Patxi Morenok eta Ander Tafallek, euren partidak irabazi zituzten.
Tafall eta Moreno, 2016ko Erdi Aroko Azokan
Hondarribia Marlaxka elkarteak 24 jokalarirekin jokatuko du 2018ko Banakako Gipuzkoako Xake Txapelketa. Maila Absolutuan bi jokalari izango ditu, Bigarren Mailan bost, eta Hirugarren Mailan beste 17.
Asteburuan hasi zen txapelketa, eta maila goreneko Marlaxkako bi kideek, Patxi Morenok eta Ander Tafallek, euren partidak irabazi zituzten. 38 jokalari daude Absolutuan, eta Donostiako Gros elkartean jokatuko dituzte partida guztiak.
Zazpi jardunalditan jokatuko da banakako lurraldeko xake txapelketa. Abenduaren lehenean bukatuko da.