Gazteak oholtzan, gazteak publikoan
Gipuzkoan Gazte Tour Ficobatik pasatuko da azaroaren 3an. Lau talde igoko dira oholtzara, tartean, Green Day irundarrak.
- 17:00: Green Night. Irungo laukoteak Green Day talde estatubatuarraren bertsioak jotzen ditu. Taldekideak: Danae Riaño (ahotsa eta gitarra), Nahia Benito (gitarra eta koroak), Enara Arregi (baxua eta koroak) eta Jon Fernandez (bateria).
- 18:00: Maren. 15 urteko gazte bizkaitarrak La Voz Kids telebista programan parte hartu zuen, eta orain Alguien sin vergüenza berak egindako bost kantuz osatutako LPa aurkeztuko du.
- 18:45: Around the corner. Paula Baena eta Giovanna Bravar youtuber eta influencerrak aurkezle lanetan ibiliko dira, eta horrez gain, elkartasun azokan beren hainbat objektu salduko dituzte.
- 20:15-22:00: Markelin DJ. Konfetia, opariak, argazkiak eta bideoak. Ikuskizun osoa eskainiko du Markelek.