Espainiako Kopan aurrera egin du Bidasoak Ciudad Real mendean hartu eta gero.
![bidasoa](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2018/10/bidasoa.jpg)
Bidasoa eskubaloi taldearen partida bat.
Espainiako Kopan aurrera egin du Bidasoak, asteazkenean Ciudad Real mendean hartu eta gero haren kantxan: 26-33. Orain hirugarren faseari ekingo dio, eta gaur bertan jakin du nor izango duen aurrez aurre: Valladolid.
Arerio gogorra izango du aurrean, Asobal ligako sailkapenari begiratuta, biak parez pare baitira.
Bi partida jokatu beharko dituzte, eta abenduaren 19 eta 22an izango dira, joanekoa Huerta del Rey-en eta bueltakoa Artalekun.