A1-A2 mailetan dabiltzan pertsonei zuzenduta dago Elkarrizketariak egitasmoa.
Aurreko urteetan bezala, mahai inguruak edota irteerak antolatu dituzte.
Euskara maila altua izan ez, baina euskaraz mintzatu nahi dutenentzako gunea da Elkarrizketariak egitasmoa. Aurten berriz ere martxan jarriko dute Irunen, eta hilabetean bi saio egingo dute, ostiraletan.
Hizkuntza maila berean dagoen jendearekin elkartu eta maila horretara moldatzen joateko saioak eta tailerrak antolatzen dituztela aurreratu du Monica Martinez Euskara ordezkariak. Zehazki, A1-A2 mailetan dabiltzan pertsonei zuzenduta dago.
Modu horretara, lagun euskaldunak topatzeko modua ere izan daiteke topagune hori, eta horrenbestez, taldetik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera zabaltzen dute. Adin guztietako jendea elkartzen da.
Euskaraz egiteaz gain, euskal kultura ere kontuan hartzen da saio horietan, eta ikasturte honetan egingo dituzte hamabost egunetan honako gaiak jorratuko dituzte: altxorraren bila, Gabonak, inauteriak, lanbideak, euskal kantak eta dantzak, gazteak eta atzerria, euskal zinea, kirolak..
Izena astelehenetik hasi (hilak 22) eta azaroaren 2ra arte eman ahal izango da,
www.irun.org-en. Saioak udal euskaltegian izango dira azaroaren 9tik maiatzaren erdialdera.