Nicolas Gerendain elkarte errepublikanoak ekitaldia egingo du etzi, Pikoketan.
Jendetza elkartu zen Pikoketan.
Nicolas Gerendain elkarte errepublikanoak ekitaldia egingo du igandean, 12:30ean, Pikoketan. Bertan, 1936an hil zituztenei omenaldia egingo diete, urtero moduan.
Musika, txalaparta, lore sorta… izango direla aurreratu dute antolatzaileek.
Ondoren, bazkaldu egingo dute Pikoketako jatetxean. Hara joan nahi izanez gero,
140431@asociacionrepublicanairunesa.org helbidera idatzi edota 669 07 54 23 telefono zenbakian egin beharko da erreserba.