Ekitaldi bat egin dute PSE-EEren egoitzan, eta udal gobernuko zinegotzi guztiek eta hainbat herritarrek eman zioten babesa alkategaiari.
Jose Antonio Santano hautagaia udal gobernuko zinegotzien babespean.
Irungo Sozialistek jakinarazi dutenez, Jose Antonio Santano izango da berriro Irungo alkatetzarako euren hautagaia. Atzo arratsaldean ekitaldi bat egin zuten euren egoitzan, eta bertan izan ziren, besteak beste, udal gobernuko zinegotzi guztiak. Horrez gain, hainbat herritarrek ere euren babesa eman zioten alkategaiari.
Santanok eskerrak eman dizkie atzo arratsaldean handik pasatu ziren guztiei: “Eskerrik asko ilusioa oso-osorik mantentzeko eta pasioa ez galtzeko energia eta indarra izateagatik”.
Alkate izendatuz gero, bosgarren legegintzaldia izango luke Santanok. 2002an hartu zuen Alberto Buenen lekukotza, eta 2003, 2007, 2011 eta 2015eko hauteskundeak irabazi zituen. Datorren urtean izango dira berriro udal hauteskundeak.