Aurten lehen aldiz patinajea eskaini dut Eskola Kirolaren barruan.
Hondarribiko Udaleko Kirol departamentuak antolatuta, lerroko patinajean trebatzeko ikastaroak egingo dituzte aste honetako eta hurrengoko ostiraletan, hilaren 19an eta 26an. Sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta Soroetako pilotalekuan egingo dituzte, 17:00etatik 19:00etara.
Udalak jakinarazi duenez, aurten Eskola Kirola barruan eskaintzen diren modalitateetako bat da patinajea, “eta horren harira datoz jardunaldi hauek”.
Jardunaldiak doan dira eta ez dago izena eman beharrik, zehaztutako ordua baino pixka bat lehenago Soroetan agertzea baino ez da eskatzen. Hori bai, norberak bere patinak eraman behar ditu, baita babesak ere, belaunetakoak, ukondokoak eta eskumuturrekoak.