Ijitofobiaren aurkako jardunaldiak, Irunen
Feminismotik ijitofobiaren kontra zein lan egiten ari diren azalduko dute.
- 16:30-16:45: Jardunaldien irekiera
- 16:45-17:45: Zein lan egiten dute emakume ijitoek antijitokeriaren kontra? Marta Heredia Kethane ijito elkarteko kidearen eskutik.
- 17:45-18:15: Ijito identitatea gizarte imajinariotik harago. Emakume ahots bidezko hurbiltze narratibo bat. Marta Aizpuru Sim Romi ijito emakume elkarteko kideak emango du.
- 18:15-19:15: Pikara Magazineko June Fernandeek Ikaskuntza eta kontraesanak antijitokeriaren kontrako kazetaritza aliatuarentzat hitzaldia eskainiko du.
- 19:15: Mis momentos y sueños audio-diskoaren aurkezpena, Tía Victoriaren eskutik.