Ostiralean 3-1 galdu zuen Debako Errotazar futbol zelaian, Amaikak Baten kontra.
Beste astebetez behintzat Ohorezko Mailako azkena izaten jarraituko du Hondarribia Futbol Elkarteak. Ostiralean 3-1 galdu zuen Debako Errotazar futbol zelaian, Amaikak Baten kontra.
Orain arteko sei jardunaldietan puntu bakarra lortu du taldeak eta egoera oso zailean dago (
ikusi sailkapena). Nolanahi ere, oraindik goiz da alarma gorria pizteko, elkarren segidako bi garaipen lortuz gero zulotik ateratzeko modua lukeelako Hondarribiak. Hori bai, lehenbailehen iritsi behar dira garaipen horiek.
Hurrengo partida ere kanpoan jokatuko dute hondarribiarrek, Eibarren kontra.
Hondarribiarrek ostiralean zelairatu zuten hamaikakoa (arg:@amaikakbat